Urko Semperena kadete mailako txirrindulari astigartarrak (Donosti Berri) Tolosan hartuko du parte gaur, XIIgarren Patxi Rodriguez Memorialean, Amarozko XVIIgarren Sarian. 57 kilometro egin beharko ditu, Altzoko portua igoz. 10:00etan hasiko da. Gorka Urkiolak ezin izango du parte hartu aurreko astean izandako erorketarekin min hartuta baitago. Aurreko igandean, XIVgarren San Joan Saria jokatu zuten bi astigartarrek, Agurainen. 180 txirrindularik hartu zuten parte. Urkiola beste 20 bat txirrindularirekin batera erori egin zen helmugara iristeko 40 metro falta zirenean, azken esprintean. Semperenak, 35garren postua lortu zuen erorketa saihestuta.