Kontzentrazioa gaur, Plaza Berrin, eraso sexistak salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 27a, 18:28

Eraso sexisten kontrako kontzentrazioa izango da, gaur goizaldeko gertaerak direla eta. Kontzentrazioa Plaza Berrin, 19:00etatik aurrera. Aurrez, zita egin dute ekitaldia antolatzeko, 18:00etan, Bilgune Feministaren txosnan.

 

 

 

Hernaniko Bilgune Feministak eta Berdintasun Sailak kontzentrazioa deitu dute, eraso sexisten kontra, gaur goizaldeko gertaerak direla eta. Prentsa oharrean horrela diote: «San Joanetan jai giroaz aparte eraso sexistak ere izan dira (azkenak gaur goizaldean) eta hori salatzeko konzentrazio bat egitea pentsatu da». Kontzentrazioa, 19:00etan Plaza Berrin. Aurrez, ekitaldia antolatzeko zita egingo dute, 18:00etan, Bilgune Feministaren txosnan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!