Txapeldun haundia eta promesa gaztea, gaur, Urrezko Aizkoran

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 27a, 02:00

Olasagasti beteranoa eta Erasun gaztea ariko dira, ligako lehendabiziko saioan. San Joan Konpartsak Hernani 1.000 urte atzera eramango du, 18:30etan.

EKAINAREN 26KO ARGAZKIAK

Gaur bukatuko dira San Joan jaiak, 00:00etan, Bandera Jai­tsierarekin, baina horrez gain, protagonista asko izango ditu egunak. Herri kirolen eguna izaten da ekainaren 27a, eta gaur ikusmina piztuko dute bai idi-demek eta bai ondo­ren­go aizkora apustuak. Joxe Mari Olasagasti beteranoa bi apustu haundi irabazita dator, ligako lehen­dabiziko jardu­nal­dira. Au­rre­an promesa gaz­te bat izango du, Ander Erasun la­baien­­da­rra, iazko 23 urtez az­piko Urrezko Aizkora irabazi zuena.

‘Hernanik 1.000 urte’
Arratsaldean, pottokak eta zezen txikiak Latsunbeko pla­za beteko dute, baina kaleak beteko dituena, San Joan Kon­partsa, Hernani 1.000 urte atze­­ra eramango duena. Hori, 18:30etan izango da.

Pako Zabaletak eta Javi Ormazabalek, azkeneko bizkarrekoak
Pako Zabaletak eta Javi Ormazabalek atzo eman zituzten azkeneko bizkarrekoak Axeri Dantzan, ia 30na urtean sokari helduta ibili eta gero. Agur hunkigarria egin zieten Axeri Dantzako kideek bizkarrak ederki berotu ostean azken dantzan korroaren erdira aterata. Hemendik aurrera maxkuriari iheska ibili beharko dute Axeri Dantzan...

IKUSI EKAINAREN 26KO ARGAZKIAK

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!