Auzitegi Nazionalak Beinat Aginagalde Ugartemendia hernaniarra absolbitu egin du Isaias Carrascoren heriotza kasutik, proba faltagatik,. Aginagalde ekainaren 18an epaitu zuten Arrasateko PSEko zinegotziaren heriotzagatik akusatuta. Epaiketan hernaniarrak akusazio guztiak ukatu zituen, eta orain, Auzitegi Nazionalak adierazi duenez, Aginagalde akusatzeko erabili diren argudioak ez dira nahikoa proba, Aginagalde akusatzeko.