Iaz bezala, 2014/2015 denboraldian, Astigarragako frontoia erabiltzeko, ordu jakinak edo finkoak eskatzeko aukera izango da. Eskaera egiteko epea, uztailaren 1etik 8ra izango da. Interesa duten abonatu guztiek kiroldegira gerturatu beharko dute, eskaera orria bete eta entregatu. Uztailaren 14an, jasotako eskaera guztien artean, zozketa egingo da udaletxean (11:00).
Eskaera, taldekide bakarrak
Talde bakoitzetik, taldekide bakarrak beteko du eskaera-orria. Jasotako eskaera guztiekin behin-behineko zerrenda bat egingo da eta kiroldegiko tabloian azalduko da uztailaren 10ean.
Zozketan, eskaera guztiak kutxa batean sartuko dira eta horietatik bat aterako da. Aukeratua izan den eskaera horrek bere ordua aukeratzeko lehentasuna izango du. Aukeraketa honen ondoren, zerrenda definitiboa sortuko da. Uztailaren 15ean, zerrenda definitiboan adierazitako ordenaren arabera eta ordutegiaren arabera egingo da pelotalekuko orduen aukeraketa.
Uztailaren 16an, zozketan parte hartu ez dutenek izango dute aukera orduen erreserba egiteko. Astigarragan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Uztailaren 17tik aurrera, edozeinek bigarren ordu bat eskatzeko aukera izango du.