Ate Irekien jardunaldia egin zen atzo kiroldegian. Arratsalde osoan, kirol desberdinak probatzeko aukera izan zuten herritarrek: Zumba, Hipopresiboak, Cardio Box, Gliding, Aerobik, Ars Corpore, Ziklo Indoor... Kirol bakoitzean, ordubeteko saioak egin zituzten, gutxi gorabehera. Aurretik, umeen erakustaldia ere egin zen. Ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsi zuten. Gimnasia erritmikoa eta Zumba Kids, hain zuzen.
Udan ere, kirola
Udako eskaintza ere prestatu du kiroldegiak eta hainbat herritar izan dira apuntatu direnak. Helduetan: Ziklo 16, Aerobika 7, Cardio Box 8, Fit Pump 15, Body Trainning 6, Zumba 8 eta Hipopresiboak 24. Gazteek berriz, Zumba egingo dute. Denera, 7k. Eta igeriketa ere bai 21 umek.