Munduko Txapelketari begira da Amaia Irazustabarrena hernaniarra. Izan ere, Estatuko selekzioak deitu du, Valentzian antolatu duten kontzentraziorako, eta helburua da Mexikon izango den trinketeko Munduko Txapelketarako prestatzea. Beraz, Mundialerako aurreselekzioan dago Irazustabarrena. Irailaren 11tik 21era jokatuko da Munduko Txapelketa.