Urnieta izan da garaile gaztetxoen kategoriatan

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 26a, 02:00

Helduen kategorietako finalak, berriz, bihar jokatuko dira, 19:00etan hasita. Mariskada ere zozketatuko da, eta sari banakea egingo da.

San Joan egunean jokatu ziren Eskubaloia Kalean txapelketako finalak alebin eta kadete-infantil mailan, eta urnietarrak ibili ziren denetan finen.
Alebinetan, neskek eta mutilek elkarrekin jokatu zuten, eta Urnietako neskak gelditu ziren lehenengo, Urnietako mutilak bigarren, Italia taldea hirugarren, eta Hernani laugarren.
Kadete-infantil mailan, be­rriz, Tolosak 7-6 irabazi zuen infantil mailako urnietarren kontra. Urnietako kadeteek, berriz, 14-8 irabazi zuten Ur­nietako infantilen kontra. Eta, az­kenik, Tolosak 17-26 galdu zuen Urnietako kadeteen kontra. Ondorioz, Kadete mailako mutilen artean Urnieta izan zen txapelduna, eta Tolosa bigarrena. Infantil mailan ere, Urnieta txapeldun.

Jubenil, senior eta beteranoen finalak, bihar
Helduen kategorietako finalak bihar jokatuko dira, 19:00etan hasita Atsegindegin.
Jubenil mailako mutiletan Urnieta eta Leitzaran izango dira aurrez aurre. Nesketan, berriz, Urnietako taldea bakarrik dago, eta senior mailakoen kontra jokatu beharko du: Butxabal, Hernani, Las tres M y G eta Hernani B taldeen kontra, hain zuzen.
Beteranoetan, Los Manolos eta Los Yausika Boys ariko dira lehian, eta seniorretan, Gozat Eguia eta Los Garrafon. Ondoren, seniorrek eta beteranoek ere elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak.

100 partehartzaile
Antolatzaileak oso pozik daude 100 partehartzaile inguru aritu direlako txapelketan, eta horietako batzuk Asobal Ligako jokalariak. Bihar bukatuko da txapelketa, sariekin eta mariskada eder baten zozketarekin. Azal­tzeko deia luzatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!