Hiru tiralditara jokatu da Hernaniko Bola Txapelketa, eta atzokoa izan zen azkenekoa, Floridako Benta Berri bolatokian. Txapelketako 3 tiraldiak kontuan hartuta, Miguel Arrozpidek bota ditu brila gehien: 105. Bigarrena izan da Miguel Burugain, 96 brilarekin. Hirugarrena, Antonio Miner, beste 96 brilarekin. Laugarrena, Aritz Zerain, 94rekin. Eta bosgarrena, Leandro Miner, 68rekin. Bestalde atzoko tiraldi ofizialean Iñaki Maiz gabiriarra, izan zen txapelduna; Miguel Arrozpide hernaniarra bigarrena; Benito Loitegi urnietarra hirugarrena; eta Antonio Agirre segurarra laugarrena.