Arratsalde pasa polita herriko gazteentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 26a, 02:00

Hernaniko gazteek ere badute San Joanak gozatzeko aukera ederra. Gaur arra­tsaldean, 16:00etatik 20:00e­tara bitartean, Gazte San Joan Festa izango da Atsegindegin, Gazte Txokoak eta Kale Hezitzaileek antolatuta. 11 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintzak antolatu dira.
Horien artean, aukera izango da zezen mekanikoan ibiltzeko, graffityak egiteko, munduko hainbat janari mo­ta dastatzeko, musika­re­kin gozatzeko, eta baita looping bike-a probatzeko ere.
Azkenik, 19:30ak inguruan sari ederrak zozketatuko dira gaurko ekintzetan parte hartzen dutenen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!