Egun osorako egitaraua prestatu dute gaurko Goiz Eguzkin. Goizeko 11:00etan hasita, herri jolasak izango dituzte: dardoak, toka, igela... Ondoren, gimnasia erakustaldia izango da, eta segidan, sari banaketa eta luntxa.
Arratsaldean, berriz, Goiz Eguzkiko antzerki taldeak debutatuko du. Hau izango da jendaurrean antzeztuko duten lehenengo lana: Recitando se va a Roma. 18:00etan, Goiz Eguzkin.