Estreinaldiz betetako emanaldia eman zuen Bandak

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 25a

Kontzertu berezia eman zuen atzo Hernaniko Musika Bandak, estreinaldiz betea. Batetik, Roberto Pachecok zuzendutako lehenengo San Joan kontzertua izan zen. Bestetik, Imanol Kamioren Kate­be­gia obra estreinatu zuten. Eta azkenik, Urumea ikastola doinua estreinatu zuten, ikastolaren 50garren urteurrena ospatzeko. Bestalde, Canario agurtu zuen Bandak; erretiratu egingo baita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!