Gero eta txistulari gehiago, San Joan egunean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 25a

Urteroko San Joan eguneko kontzertua eman zuten atzo Hernani eta inguruko txistulariek. Patxi Apezetxearen zuzendaritzapean, eta Ttarla dantza taldeko dantzariekin, emanaldi polita eskaini zuten, eta arkupeak bete zituzten, txistu hotsez eta ikus-entzuleen txalo zaparradez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!