Atzo goizeko 10:00etan maxkurien burrunba hotsek hartu zuten Kaxkoa, eta baita bat baino gehiagoren bizkarra ere. Bigarren urtez egin da Gazteen Axeri Dantza, eta jende mordoxka bildu zen Plazan ikuskizunarekin gozatu eta axeria zirikatzera. Axeria zirikatu zuten horiek izan ziren, ordea, ziria bueltan jaso zutenak, eta bizkarra bero-bero bukatu zutenak.