Asmo horrekin egin zuten diana atzo Hernani eta inguruetako txistulari gaztetxo eta helduek; San Joan eguna ospatzeko. Mendirik Mendi martxa jo zuten, lehenengo aldiz Roberto Pacheco, Musika Bandako zuzendari berriak zuzendua. Urtero bezala, Kaxkoan buelta egin eta Ansorenatarren etxeraino egin zuten bixita, gero Plazan bukatzeko.