Latsunbeko bidegorrirako, 19.189,62 euroko diru-laguntza emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hernaniko Udalari. Bidegorria egiten gastatutakoaren %37a da hori. Izan ere, 51.863,83 eurokoa izan zen aurrekontua.
Guztira, 250.000 euro eskaini dizkie Aldundiak bidegorriei. 19 udalen artean banatu du diru-laguntza hori. Lehentasun hurrenkerari jarraituz eman ditu, bi mugarekin: aurrekontuaren %75 edo 55.000 euro.