Laguntzak eskatzeko epea zabalik, ikasleen garraiorako eta haur eskolarako

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 25a

Udalak, bi diru laguntza mota eskatzeko epea zabaldu du. Alde batetik, ikasleentzako garraio laguntza eskatzeko aukera dago. Herrian ikasteko aukerarik ez duten Arantzazuko Ama Ikastolako ikasleei eta HHI-EPAko ikasleei zuzendua da. 2013-2014 ikasturtean ikastetxera egindako bidaientzako laguntza da. Bestetik, haur eskoletako diru laguntza dago. 2013-2014 ikasturtean Patzuergoko haur eskolaren batean matrikulatuta egon den Astigarragako haurren familiek edo ordezkariek eskatu dezakete. Diru laguntzak eska­tzeko epea irailaren 30ean bukatuko da. Bete beharrezko baldin­tzen eta aurkeztu beharreko agirien informazioa udaletxean eskatu daiteke edo internetetik jaitsi: www.astigarraga.net. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!