Aurten ere jarri da Tonbola Tilosetan. Atzo eguerdian ireki zuten, eta ostiralera arte egongo da zabalik, goizetan 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldetan, 17:30etatik 21:00etara.
Azken urteetan bezala, bertan bildutako dirua Thailandiako tribuetako nesken formakuntzarako erabiliko da. Erakusten zaie josten, nekazaritzaz, informatikaz, osasunaz... Tribuetako pertsona asko hirira joaten dira lan bila, baina galduta ibiltzen dira. Horregatik, garrantzitsua da formakuntza hau, eta Fundacion Baan Marinak ematen dien laguntza.