Koadrilen arteko brindisa, Olinpiadetako gazteekin

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 25a, 02:00

Iritsi da San Joan jaietako koadrilen eguna. Lagun artean elkartu eta ondo pasatzeko eguna. Eguerdiko 13:00ean brindisa egingo da Plazan, eta
aurtengoan Hernaniko Gazte Olinpiaden alde egingo da topa!

Topa egiteko eguna iritsi da; topa, lagunengatik, koadrilagatik, festagatik eta giro eta umore onagatik. Koadrilen eguna da gaur­koa, eta azken urte­etako ohiturari eutsiz, koadrilen arteko brindisa egingo da gaur, eguerdiko 13:00ean Plazan. Aurtengoan, Her­naniko Gazte Olinpiadak omenduko dira.

Bi hilabete lagunartea sendotzen
Apirilean hasi ziren Olin­piadak Hernanin, Aste San­tuko oporren ondoren. Bi hilabetetan zehar hamaika proba egin dituzte herri osoan zehar, beti helburu nagusi batekin: koadrilen arteko harremanak sen­dotzea.
Horixe da arrazoia, hain zuzen, gaurkoan topa Olin­piaden alde egiteko. Eta bide batez, lan horretan segi dezaten gonbitea ere lu­zatuko zaie herriko gaz­teei, hemendik hainbat urtetara helduen olinpiadak egitera iritsi arte!
Topa nola egingo duten ez dute argitu, baina seguru sorpresaren bat edo beste egongo dela. Umore ona, behintzat, ez da faltako, eta eguna alaituko duten mila koloretako blusa eta kamixetak ere ez!
Mundu guztia gonbi­datuta dago gaur, koadrilan festez gozatzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!