Atzo musika, eta gaur festa zoroa!

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 25a

Musikak hartu zuen protagonismoa atzokoan. Gaur, berriz, koadrilen egunarekin bat, bete-betean
sartuko gara festetan: koadrilen brindisa, txarangak, diana, sokamuturra, Axeri Dantza...

San Joan eguna izan zen atzo; egun haundia. Bertan, musikak hartu zuen pro­tagonismoa, goiz, arra­tsal­de eta gau. Goizeko 09:00etan txistulariak eta Banda atera ziren, Mendirik Mendi mar­txa ezaguna jotzen. Ondo­ren, Axeri Dantza Gaztea atera zen, maxkurien hotsak kax­koan zabaltzera. Segi­dan, San­ta Barbara elkar­teko hau­rren danborren burrun­bak har­tu zituen ka­leak, eta eguerditik aurrera, txistu­la­ri­en kontzertua le­he­nengo, eta Bandarena gero, izan ziren.

Estreinaldiak eta agurra
Musika Bandak kontzertu berezia eman zuen atzo. Ba­tetik, Roberto Pacheco zu­zen­dariaren lehenengo San Joan kontzertua izan zen. Bestetik, Imanol Kamioren Katebegiak obra estreinatu zuten. Eta gainera, Urumea ikastolaren 50garren ospa­tze­ko, Urumea ikastola biri­bil­keta ere estreinatu zuten; Joxe Mari Oiartzabalek kon­posatua, Jose Luis Urdan­ga­r­i­nen bertsoekin, eta Ainara Ortega kantariak eta Uru­mea ikastolako haurrek kan­tatu eta dantzatua. Era berean, eskerrak eman zizkioten Maritxu Mariezkurrenari, Urumea ikastolako lehenen­go zuzendariari.
Bestalde, Bandak modu berezian agurtu zuen Ca­nario; 25 urtez Bandan jotzen aritu ondoren, hemendik aurrera ikusleen aldean jartzea erabaki baitu.
Arratsaldean ere musikak tokia izaten jarraitu zuen. Izan ere, dantza-suelto txa­pelketa izan zen Plazan; repentista eta bertsolarien ema­naldia, Biterin; eta aero­runba iluntzean Urbieta ka­lean. Umeentzako pailazoen emanaldiak ere jarri zuen kolorea atzokoan, eta Esku­baloia Kalean Txapelketako haurren kategoriako finalak jokatu ziren.

San Joanak, bete-betean
Gaurkoan, berriz, bete-be­tean sartuko gara festa giroan. Goizean goiz, ‘Her­nani’ Musika Eskolako dul­tzai­neroek diana joko dute, eta ondoren, aurtengo San Joan jaietako lehenengo soka­muturra eta Axeri Dan­tza izango dira. Hortik aurrera, txarangek eta koa­drilek festa giroa zabalduko dute.
Eguerdiko 13:00ean koa­dri­len arteko brindisa egingo da Plazan, eta aurtengoan, Hernaniko Olinpiadak omen­duko dira bertan.
Ondoren, lagunartean baz­­kaltzeko tartea izango da. Bestalde, txarangek girotuko dituzte kaleak: Santa Barbara txarangak goizeko 11:00etan, eta Betikoak txarangak, 19:00e­­tan. Gaueko ordu txi­kietan, berriz, Incansables ibiliko da.

Haurrek ere, festa
Gaurkoan, adin guztietako hernaniarrentzako egitaraua prestatu da. Haurrek parkea eta txutxu trena izango di­tuzte Atsegindegin, goizeko 10:00etatik aurrera. Bestalde, goizeko 09:00etan, haur kategoriako XXIV. ibai-arrantza txapelketa jokatuko da. Eguerdiko 12:00etan, be­rriz, erraldoi eta buru­haun­diak aterako dira Plazatik.
Arratsaldean, Poxpolo eta konpainiaren emanaldia izango da haurrentzat, 16:30e­­tan Atsegindegin, eta 17:30e­tan, pottokak eta zezen txi­kiak, Latsunbeko kirol pistan.

Ilunzean, musika berriro
Iluntzeko 19:45etan Fermin Valencia abeslariak kanta­tuko du Urbieta kalean; Molotoffeko txosnan ere emanaldiak izango dira 22:00etan; 22:30etan dantza saioa Urbietan; eta 23:00etan disko festa, Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!