Pasa den ostiralean, odola emateko aukera izan zen Astigarragako anbulategian, eta Odol Emaileen elkartetik azaldu dutenez, 37 odol poltsa lortu ziren. «Oso pozik gaude. Mila esker gerturatu zineten guztioi!», azpimarratu dute. Pertsona gehiago ere gerturatu omen ziren, baina arrazoi desberdinengatik ezin izan zuten odola eman. Deialdi honetan, emaile berriak ere gerturatu ziren, «eta hori beti pozteko arrazoia da», diote. «Horrez gain, aipatzekoa da gure herriko gazte asko etortzen direla ahal duten deialdi guztietara eta hainbeste jende gazte ikusteak benetan ilusio eta poz haundia ematen du, hortxe baitago etorkizuna. Odolaren beharra beti egongo denez, gazteek konpromezu hori hartzea zoriontzekoa da», gaineratu dute. Hurrengo estrakzioak urriaren 1ean egingo dira.