Kutxabanken pribatizazioak zer esana sortu du azken aldian eta eztabaida horren aurrean, hitzaldia antolatu du Astigarragako Herrikoi auzo elkarteak. Bihar izango da, 19:00etatik aurrera, kultur etxean. Ainhoa Beola eta Antton Izagirre izango dira hizlariak, Kutxako Administrazio Kontseiluko kideak. Hitzaldiaren izenburua: Kutxabank: banku publikoa eta soziala?
Beolaren esanetan, herrialdearekin lotura eta izaera sozial sendoa izan dute kutxek sorreratik. «Horregatik, Kutxabankek helburu berari eutsi behar dio, herritarren beharrei erantzuteko eta lurraldearen bultzada ekonomiko solidarioa mantentzeko oinarrizko finantza erreminta behar duelako izan», azaldu du.
Oso hitzaldi interesgarria izango dela eta dei egiten diete herritarrei azaltzeko.