Euskal Herriko txoko eta herri gehienetan egin bezala, San Joan sua piztu zen astelehen gauean, Astigarragan. Urteko gaurik magikoena izan ohi da San Joan bezpera, eta herritar asko gerturatu zen Foru plazara. Astigar dantza taldeko kideek San Joan zortzikoa dantzatu ondoren piztu zuten sua, 22:30ak aldera. Ondoren, zezensuzkoak girotu zuen plaza. Eta bukatzeko, ohitura bihurtu den ur festa ere izan zen. «Manguerazo» oihukatuz eskatu zuten ura herriko haur eta gaztetxoek. Argazki eta bideoak, interneten.