Guztira, 8.396 txirrindularik hartu dute parte aurtengo Quebrantahuesos proban; 198,97 kilometro, Somport, Le Mareiblanc eta Le Pourtalet portuetan barrena. JOCC taldeko zazpi txirrindulari izan dira bertan: Alexander Juanikorena Alonsok 7garren egin du (05:55:24); Axier Otaño Otegik, 62garren (06:03:45); Iñigo Larrañaga Aranburuk 164garren (06:12:24); Julen Rodriguez Salvadorrek 169garren (06:12:31); Xabier Sanchez Polok 277garren (06:20:40); Paco Galan Gallegok 570garren (06:35:40); eta Jose Martin Santamaria Irizarrek 4.627garren (08:33:47).