The Police, Supertramp... 80ko garaietara buelta

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 24a, 02:00

Gaurko ekitaldi berezienetako bat Urbieta kaleko tabladuan izango da, 23:00etatik aurrera. Bi taldek joko dituzte 80ko hamarkadako bertsioak, bi talde oso ezagunek, gainera: Patxuko Nice hondarbitarra eta 80tarrak talde hernaniarra ariko dira, txandan txandan. Musikariek ere ederki ezagutzen dute elkar. Sergio Ordoñez Patxuko hor izango da, eta Pello Gorrotxategi eta Jon Mari Beasain ereñotzuarrak ere bai. Guria tabernan eta Bodegan jo izan dute elkarrekin, eta gaur berriz ere: The Police, Supertramp...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!