Ekonomia Gardena kanpaina jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak diru beltzari eta iruzur fiskalari aurre egiteko, «ezkutuko ekonomiak eta diru beltzak denontzako lehenengo mailako zerbitzuak izatea galarazten duelako».
Batetik, herritarrak kontzientziatu nahi dira fakturak eskatzeko. Bestetik, uztailean terminal fiskala jarriko da martxan, enpresek iruzur fiskalik egiten ez dutela ziurtatzeko. Taxilariekin egingo da proba.