Txukun ibili da Hernani Gipuzkoako Batel Ligan eta Liga orokorrean

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 24a, 02:00

Pasa den asteburuan bukatu da Gipuzkoako Udaberriko Batel Liga, eta Hernani primeran ibili da azken estropada hauetan ere. Larun­ba­tean, Oreretan, neska infantil-kadeteak 3garrenak izan ziren; mutil in­fantilak, 2garrenak eta 8garrenak; eta mutil kadeteak 2garrenak eta 14garrenak. Igandean, berriz, Tolosan, neska infantil-kadeteak 3ga­rren postuan geratu ziren; mutil infantilak, 2garren eta 6garren; eta mutil kadeteak 4garren eta 5garren. Ligako sailkapen orokorrari dagokionez, berriz, mutil kadeteek 3garren egin dute; mutil infantilek, 2garren; eta neska infantil-kadeteek, 4garren. Bukatu dute lana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!