Arruarte eta Fernandez presoak askatzeko eskatu dute alkateek

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 24a, 02:00

Gaixotasun larriak dituzten presoei elkartasuna adierazteko mobilizazioa izang da gaur Hernanin, 19:30etan Plazan, eta igandean, Lasarten.

Luis Intxauspe Hernaniko alkateak, eta Pablo Barrio Lasarte-Oriako alkateak pren­t­saurrekoa eman zuten atzo, es­katzeko Ibon Fernandez Ira­di eta Garikoitz Arruarte Santa Cruz presoak  askatzeko, baita gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten gainontzeko presoak ere. «Aldarrikapen hu­manitario batez ari gara», azaldu zuten.

Mobilizazioak, Hernanin eta Lasarten
Hain zuzen, gaixotasun la­rri­ak dituzten presoei elkartasuna adierazteko mobilizazioak deitu dituzte herritar talde batek eta preso gaixoen familiek. Gaur Hernanin egingo da, 19:30etan Plazan; eta ekainaren 29an, Lasarten, 20:00etan.

Gaixotasun sendaezinak
Ibon Fernandez Iradi Fran­tzi­a­ko Lanmezan kartzelan dago, eta esklerosi anikoitza du. Os­ti­ralean epaitegiak onartu egin zuen kondena etetea, bai­na oraindik zain egon be­harko du. Izan ere, Frantzian egoteko debekua du, eta debeku hori kentzea aztertzen ari da orain epaitegia.
Garikoitz Arruarte Alme­ria­ko kartzelan dago, eta es­pondilitis ankilopoietikoa du. Espetxeetako Instituzioan es­ka­era egin du askatzeko, 100.2 artikuan oinarrituta, baina oraindik ez diote eran­tzun.

Bi preso hauen gaixotasunen egoera larriaren harira, al­ka­te­ek eskatu zuten «legediari ja­rrai­tuz, preso hauek eta gaixotasun larriak eta sendaezinak di­tuzten presoak aske uzteko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!