San Joan sua pizten denean, tenperatura baino gehiago igotzen da hernaniarren barrenetan. Siniskeren arabera, arima gaiztoak uxatzeko balio zuen, naturaren arabera urteko egunik luzeena eta gaurik motzena markatzen zituen, eta gaur egungo jendearentzat kurtsoari bukaera eta jai maiteari hasiera ematen dio... baina atzo ere bazen bere sekretuak sutara bota zituenik, eta hernaniar begira zeuden hernaniar gehienek sentitu zuten aparteko beroa festa giroan.