Hogeita hamarretik gorako koadrila azaldu zen atzo, txintxo-txintxo, herriak egindako deiari erantzutera. San Joan jaiei hasiera ofiziala eurek eman zieten, Mari Carmen Mujikak San Joan onak opa eta Antxo Aranburuk etxefuegoa piztuta. Betikoak koadrilak ondo merezia zuen omenaldia jaso zuen atzo, besteak beste, urteroko San Joanei ematen dioten animo, giro eta koloreagatik. Atzo ere ez zuten ahaztu San Joanetan inportantea dena, eta giro ederrean ibili ziren, beste urtebetez.