Hala diote bi anai oiartzuarrek elkarri bidalitako bertsoetan, gazte garaiak gogoan: «lurrik ikutu gabe gorputzari jira, orduko arintasunak asentatu dira». Gogoratuko zitzaizkien atzo ere, Hernaniko Gudarien plazara inguratu eta haurren aurreskua ikusi izan balute. Dantzariak arin, eta ikusleak fin urteroko ekitaldi nagusienetako batean.