Amherrek antolatuta bi ekitaldia izango dira gaur: bertsolari eta payadoreak batetik, eta aerorrunba bestetik.
Bertsolari, tinplista eta payadoreak
Maialen Lujanbio, Agin Rezola, Yerai Rodriguez (Canarias), Alberto Rojas (Cuba), Domingo Rodriguez El Colorao (Canarias) eta Pedro Manuel Afonso (Canarias) izango dira Biteri kultur etxean. Iaz ere arrakasta polita izan zuen ekitaldiak, eta gaur ez dute gutxiago espero antolatzaileek. Rodriguez, gainera, iaz bertan izan zen, eta ederki daki hemengo berri, eta hemengo bertsolarien berri. Ikusiko da Lujanbiok eta Rezolak nola uztartzen dituzten euren bertsoak besterenekin. Bertso saioa, 18:00etan. Idoia Noble hernaniarrak jarriko ditu gaiak, eta zuzeneko itzulpena izango da, euskeratik gaztelerara.
Zuzeneko itzulpena izango da bertsotan
Iluntzean aerorumba, erritmo afrolatinoekin
Eguneko bigarren ekitaldia Jenny Perlaza dantza irakasle kolonbiar-hernaniarrak gidatuko du, 20:00etan Urbieta kalean.
Amherreko perkusio talde sortu berria izango du lagun, eta erritmo afrikar eta latinoak joko dituzte: batxata, merengea, saltsa, manboa... Dantza pausuak ikasteko, aukera ederra!