09:00: Haur kategoriako XXXVII. marrazki lehiaketa Tilosetan.
12:00: Jaien hasiera ofiziala: Betikoak koadrilak banderak jasoko ditu eta suziriak botako dira. Hernaniko Txistulari Bandak ‘San Joan Martxa’ joko du udaletxearen aurrean. Horiekin batera, kaleetan zehar Kriskitiña taldeak dantzatuko du erraldoi eta buruhandien konpartsarekin, Triku triku doinuaren harira. Musika Eskolako txistu, dultzaina, alboka, trikitixa eta akordeoi taldeen, eta ikasleen emanaldia izango da kalez kale.
17:00: Haurren aurreskua.
17:00: ‘Miguel Ollo’ren VIII. Oroimenezko Proba, haur kategoriako XLVI. txapelketa lokalaren finala, Txantxangorrin.
17:45: San Joan erronda, Hernaniko Ohitura Zaharrak abesbatzarekin, udaletxeko arkupetatik.
18:00: Akelarrea: kalejira eta, ondoren, antzerkia Gudarien plazan.
18:30: Kantuz eta Ozenki abesbatzen kontzertua Urbieta kalean.
20:00: Salbe Nagusia San JoanBataiatzailearen parrokian.
20:30: Hernaniko Musika Bandak kaleetan ‘San Joan Martxa’.
21:30: San Joan sua, herritarren aurreskua eta San Joan Kantaita.
22:00: Gau beltza, Soul eta Funky disko-jartzaileekin Molotoff Irratiko eszenatokian.
22:00: Gau elektronikoa Milagrosa kaperaren aurrean: Paket Flat kolektiboa.
23:00: Santa Barbarako danborrada.
23:00: Laiotz taldearekin dantzaldia Tilosetan.
01:00: Urumea txarangaren irteera.