Euskal Herriko hainbat herritan bezala, San Joan sua piztuko dute gaur Astigarragan. Foru plazan izango da. Aurretik, 19:30etan, San Joan Zortzikoaren erritmora ibiltzeko aukera izango da kaleetan barrena, Txirriskla elkarteko txistulariekin. 22:30etan, Astigar taldeko dantzariek San Joan Zortzikoa dantzatuko dute eta berehala, sua piztuko dute. Ondoren, 23:00etan, zezensuzkoa aterako da.