Gerardo Plazaren Oroimenzko Xake txapelketa jokatu da egun hauetan. Ostiralean, haurrak aritu ziren xakeaz gozatzen, Atsegindegin. Aiert Larekik irabazi zuen 6-8 urtekoen artean, eta Erik Gonzalezek 9-11 urtekoen mailan. Helduak, berriz, atzo goizean aritu ziren Plaza Berrin. Hernani eta Gros taldeek jokatu zuten elkarren kontra, eta lehia berdindu baten ondoren, herrikoak nagusitu ziren, 9-8.