Hernani Sutan boxeo belada izan zen larunbatean, kiroldegian. Zazpi borroka jokatu ziren, eta maila haundiko espektakulua eskaini zuten boxeolariek. Urtero bezala, bertan bildu ziren boxeozaleak, goi-mailako boxeolariak ikusteko. Gizonezkoek bost borroka egin zituzten, eta emakumezkoek bi. Bi horietan, ordea, boxeolari onenetarikoak aritu ziren, tartean bi Espainiako txapeldun. Guztien artean, belada ikusgarria eskaini zuten.