Gipuzkoa Kopako semifinala jokatu zen ostiralean, kiroldegiko frontoian. Endika Barrenetxeak finalerako pasea zuen jokoan, baina galdu egin zuen Etxeberria IVrekin batera, Urriza eta Agirrezabalaren kontra, 35-40. Partidua oso berdinduta egon zen beti, baina azkenean bikote gorria nagusitu zen. Iaz finalean izan zen Barrenetxea, baina aurten ezingo du errepikatu. Aizarnazabalen izango da, uztailaren 4an.