Santa Barbara soziedadeko martxa jotzen hasiko du buelta danborradak, 23:00etan. Soziedadetik Plaza Berrira, eta Kale Nagusian gora, Plazara egingo dute. Bertan 00:00ak aldera arte egongo dira, eta Kardaberazen behera hartuko dute Zinkoeneraino, eta handik, berriro Plaza Berrira, eta buelta soziedadera. 3-4 pieza joaz bukatuko dute, 01:30ak inguruan.
Aurtengoa, 50garren irteera izango da, 1965ean atera baitziren lehenengo aldiz, eta datorren urtean 50garren urteurrena ospatuko dute. Bestalde, aurten, azkeneko aldiz zuzendari lanetan aterako da Miguel Angel Gorrotxategi, 80garren hamarkadatik zuzendari aritu dena.