Paseoak, euskera praktikatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 23a

‘Udan euskaraz ibili’ egitasmoa jarri du martxan Banaiz Bagarak. Asmoa da uztaila eta abuztuan ere euskera praktikatzeko aukera ematea, doan.

Euskera praktikatzen jarrai­tze­ko aukera emango du Ba­naiz Bagara el­karteak uztaila eta abuztuan. Paseatzera ateratzeko proposamena egin du­te, euskeraz aritzeko. Hain­bat herritan jarriko dute mar­txan egitasmoa, eta Her­nanin, la­run­batetan elkartuko dira Bi­terin, 10:30e­tan. Izena ema­te­ko: 645 733 818/943 33 14 55 edo ninaizgugara@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!