«LOMCEri gure eredu propioa eraikiz egingo diogu aurre»

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 23a, 02:00

Larunbateko prentsaurrekoan, aldarrikatu zuten eskura dituzten tresna desobediente guztiak baliatuko dituztela, LOMCE legea ez aplikatzeko.

LOMCE legearen kontra elkartu ziren, larunbatean, ehun he­rritar inguru, Biteri plazan. Prentsaurrekoa eman zuen Hezkuntza Plataformen Topa­guneak, al­darrikatzeko eskura dituzten «tresna desobediente guztiak» baliatuko dituztela, le­gea ez aplikatzeko.
Horretarako, eredu alternatibo bat osatuko dutela az­pi­marratu zuten: «LOMCEri gu­re eredu propioa eraikiz egingo diogu aurre». Salatu zu­ten legea inposaketa bat dela, eta adierazi hura ez aplikatzeko konpromisoa dutela.

20 ikastetxe batuta, inposaketaren kontra
Eskola komunitateko kide des­berdinak daude dinamika honen atzean: «Ikasleak, irakasle eta hezitzaileak, guraso eta familiak, eta herritarrak gara».
Dagoeneko, 20 ikastetxe batu dira dinamikara. Guztien artean, proiektuak landuko dituzte, eredu propio bat sortzeko: «Bizi dugun errealitatean sustraitutako pro­iek­tuak eraikiko ditugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!