Gora Hernani, Gora Sanjoanak!

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 23a, 02:00

Herriko jaiak gogoz bizitzeko gonbitea egin du Udal Gobernu Taldeak.

lehenik eta behin San Joa­nak posible egiten dituzten herna­niarrak zoriondu nahi genituzke. Jai Batzordean parte hartzen duten talde, el­karte... eta hauek osatzen di­tuzten norbanako guztiak; her­naniar hauek baitira ber­en lan eta esfortzuarekin egi­taraua eta jai giro aparta an­tolatzen dutenak.
San Joanak gogoz bizi­tze­arekin batera, errespetuz eta besteekiko arduratsu izanik bizitzeko deia egiten dizuegu; hernaniarrok gehi inguruko he­rrietatik hurbilduko dire­nen artean jaiak elkarrekin konpartituz disfruta ditza­gun. Gogoan izan denok be­har dugula aukera bera jaiak disfrutatzeko, parekoa erres­petatuz: sexu bat zein bes­tekoa izan, afektibitatea eta sexualitatea era batera ala bestera sentitu, eta jatorria edonongoa izanik ere.
Sua, musika, dantza... eta bestelako aukera ugari di­tu­gu 2014 urteko San Joan ja­ien egitarauan. Elementu ha­uek guztiekin giro onaz dis­fru­tatu, eta alaitasunez eta po­zik herriko jaiak gogoz bi­zi­tzeko gonbitea egiten di­zu­e­gu. Gure artean ez di­tu­gun ger­tuko pertsonak oroi­tuz, ja­ietako une ezber­di­ne­tan gogoratu eta gure­ga­na­tu­ko ditugu, jaietan partaide izan­go ditugularik.
Gora Hernani, Gora Sanjoanak!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!