Piztu dadila jaien sua!

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 23a, 02:00

San Joan sua 21:30etan piztuko da. Segidan, aurreskua eta Kantaita izango dira.

San Joan bezperako mo­men­tu berezienetakoa iza­ten da sua pizteko unea. Gaueko 21:30etan piztuko du Roxario Pikabea baso­zainak. Bertan erreko dira urteko kezka eta asmo txarrak, eta suak argituko ditu datozen egunak.

Kantaita eta aurreskua
Urtero bezala, akelarrea bukatuta piztuko da sua. Indartu bezain pronto, Kantaitako kideak aterako dira, eta suaren bueltan borobila osatuta, eguzkiari eta argiari kantatuko diote.
Jarraian, aurresku he­rrik­oiaren txanda izango da. Suaren aurrean jarrita animatzen diren herri­tarrek dantzatzeko aukera izango dute, Txistulari Ban­dak jotako aurres­kuaren erritmora. Sua itzaltzen ari de­nean, adoretsuenek sal­to egin ahal izango dute.
Udalaren gomendioak, ikusleentzako
San Joan sua dela-eta, udaletxeak hainbat go­men­dio egin dizkie herrita­rrei, segurtasuna berma­tzeko.
Batetik, sutara ez ezer botatzeko eskatu dute.  Bes­tetik, ikusleentzako ere­mua errespetatzea go­men­datzen dute, eta ez sar­tzeko hesien bitartez mu­gatutako segurtasun ere­muan. Era berean, hau­rren arduradunak gura­soak direla gogorarazi dute, eta beraiek direla haurren jokabideen erantzuleak.
Azkenik, sua leku pu­bli­koren batean egingo dute­nei gogorarazi nahi zaie horretarako baimena be­har dela. Era berean, sua egiteko arduradunak sua erre bitartean bertan egon behar duela gogorarazi du­te, arauak betearazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!