Sorginak eta akerra dantzan, iluntzean

Kronika - Erredakzioa 2014ko ekainaren 23a

Paradorretik abiatuko dira 18:00etan, eta herrian buelta emango dute.

Akelarre ederra presta­tzeko asmoz etorriko dira gaur sorgin, aker, ziriko eta gainerako pertsonaje guztiak Hernanira.
Dultzainen doinuen erritmora Oriako Sorgin Dantza dantzatzen abia­tu­ko dira Paradorretik arra­tsaldeko 18:00ak in­guruan. Victor Hugo ka­letik Larra­mendi kalera hartuko dute, eta Urumea ikasto­la­ren parean, Elkano kaletik behera segiko dute.
Kaxkoan barrena buel­ta egin ondoren, Plazara irit­si aurretik azken gel­dialdia Plaza Berrin egingo dute, urtero bezala, Her­na­niko Musika Bandari pasoa emateko. Hauek pasatzean jarraituko dute sorginek Plazaraino dan­tzan, eta hantxe egin­go dute akelarrea.
Edabe magikoarekin fes­tarako giroa piztuko da. San Joan sua egin baino lehen, azken momentura arte dantzan ibiliko dira; bai sorginak, bai apaizak eta baita Aker bera ere.
Sua piztean, Kantaita aterako da, eta segidan, aurreskua dantzatu eta su gainean salto egiteko momentua iritsiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!