San Joan bezperako ekitaldi jendetsuetako bat izaten da haurren aurreskua. Aurten, 29 bikote aterako dira dantzara; 58 neska-mutil, 5 eta 12 urte bitartekoak.
Arratsaldeko 17:00etan abiatuko dira Plazatik Kardaberaz kalean zehar. Kaxkoan barrena emango duten bueltan dantzatuko dituzte zortzikoa eta fandango eta arin-arina. Bukatu, beti bezala Plazan egingo dute. Bertan dantzatuko dituzte desafioa eta agurra, eta neskekin elkartuta bukatuko dute.