Hernani, festarako prest!

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 23a, 02:00

Eguerdiko 12:00etan lehertuko da festa, San Joanak. Betikoak elkarteak bandera jaso eta suziria botatzean, musikaz eta kolorez beteko dira herriko kaleak.

Festaren txanda iritsi da Hernanin. Gaur hasi eta bost egu­­nez, San Joan jaiek har­tu­ko dute herria, guzti­en­tza­ko ekitaldiz beteta. Eguer­di­ko 12:00­etan, Beti­koak elkar­teak ja­soko ditu banderak Uda­le­t­xe­ko bal­­koi­an. Suzi­ria­­ren ez­tan­da­rekin batera, festa le­hertuko da plazan, eta oihu­ka eta sal­­toka jarriko da he­rria.
Hortik aurrera, eten­ga­be­ak izango dira ekintzak. Jaiei aurreneko doinuak jar­tzeko, Herna­ni­ko Txistulari Ban­dak San Joan Martxa joko du uda­le­­txe­aren aurrean. Buru­haun­diek korrika ja­rri­ko di­tuzte haurrak, eta erral­doiek Kriskitiña taldea iza­ngo dute lagun bidean. Eta belarriak goxatzen ja­rrai­tzeko, Mu­sika Eskolako txis­tu, dul­tzai­na, alboka, trikitixa eta akordeoi taldeen doinuak entzungo dira kalez kale.
Arratsaldean ere ez da izango aspertzeko auke­ra­rik. Txan­txangorrin tiroketa izan­go da 17:00etan, Miguel Ollo ka­­rabina txapelketaren fi­na­la, haur kategorian. Ja­rraian, ake­larreak en­tre­tenituko ditu ikus­leak, 18:00etatik aurrera. Eta San Joan sua piztu bi­tar­tean, abes­batzek eta musikak gir­o­tu­ko dituzte kaleak.

Gauak, guztion gustura
San Joan suak argituko du jaien aurreneko gaua, eta musikak jarriko dio doinua. Izango da non aukeratua, bakoitzaren gustuen ara­be­ra: disko-jartzaileak Molo­toff irratiaren eszenatokian, mu­si­ka elektronikoa Mila­gro­saren aurrean eta Laiotz tal­de­a­re­kin dantzaldia Ti­los­etan. Gainera, danbor ho­tsak entzungo dira ka­le­e­tan, Santa Barbara elkar­te­a­ren eskutik, eta baita Uru­mea txarangaren doinuak ere.
Gauero izango da musika ba­rietate zabala, jaien bost egunetan. Molotoff irrati­a­ren eszenatokian, musika mo­ta bati eskainiko diote gau ba­koitza: punk gaua izan­go da bi­har, jazz-blues gaua etzi... Ur­bieta kalea ere erritmoz be­te­ko da ilun­tze­etan. Kulturen ar­teko mu­si­ka, 80. hamar­ka­dakoa, Fer­min Valencia abes­lariak, Pa­txi eta konpainia taldeak eta Txertubik anima­tuko di­tuzte bertaratuak. Eta nos­ki, txaranga bana ate­ra­ko da gauero: Urumea, Xala­parta, Incansables...

Dantzen eguna, bihar
Jaien bigarren egunak dantza izango du oinarri. Dianak he­rri­tarrak esnatu ondoren, au­rre­neko Axeri Dantza izan­go da 10:00etan, gazteena. On­do­r­en, haurrak ariko dira dan­bo­rra jotzen, eta Txistu­lari Ban­dak eta Musika Ban­dak kon­tzertua emango dute Plazan.
Arra­tsaldean hartuko da be­rriro dantzen kontua. Dan­tzan sa­ioa emango dute Tx­irri, Mi­rri eta Txiribiton junio­rrek, 17:00etan Atse­gin­degin. Ja­rrai­an, dantza sueltoen txa­pel­keta izango da Plazan, 18:00­­etan. Kirola nahi due­nak, berriz, kaleko eskubaloi txa­­pelketaren fi­na­lak izango di­tu Ti­lose­tan, 19:00etatik au­rrera.

Sokamuturra eta brindisa, Kodrila Egunean
Aurten ere, ekainaren 25, 26 eta 27an izango da soka­mu­tu­rra, goizeko 07:30etan. Koa­­­drila Egunean izango da le­hena, eta Axeri Dantzak eman­­­­go dio jarraipena 09:00­etan. Santa Barbara txa­­ran­gak eta erraldoi eta bu­ru­haun­­diek girotuko di­tuzte kaleak, koadrilen brin­disera arte. Aurten, Herna­ni­ko Olin­pia­dak taldea omen­duko dute.
Elkartasun Egunean, be­rriz, Bertsolariak izango dira protagonista. Arra­tsal­deko 19:30­­etan eskai­ni­ko du­te saioa Plazan Maia­len Lu­jan­bio, Sustrai Colina, Ala­ia Mar­t­in eta Agin La­bu­ruk. Au­r­re­tik, herri-jolasak eta gim­­na­sia erakustaldia izan­go di­ra Goiz Eguzkin, 10:00­etan, eta Txonda­ta­txon­dan di­ber­t­sioa eta jaia hau­rrentzako emanaldia Atse­gindegin, 11:00etan.

Jaiei itxiera, kirolez blai
San Joanen azkeneko egu­ne­an kirolak hartuko du pro­tagonismoa. Goizean, idi-proba izango da Plazan, eta herri-kirolak Tilosetan. Arra­tsaldean, berriz, kaleko es­ku­baloi txapelketaren fi­nalak jokatuko dira Ur­bieta kalean. Gauerdian, Be­tikoak elkar­teak bandera jaitsiko du, jaiak agurtzeko.

Udalaren ohar eta gomendioak

SOKAMUTURRA
Ekainaren 25, 26 eta 27­an so­ka­muturra egingo da goizeko 07:30etatik 09:00­etara. Ibilbi­dea izango da: Plaza, Kar­da­be­raz kalea, Zapa ka­lea eta Ka­­le Nagusia. Udalak eskatu du ibil­bidearen atariak barrutik giltzatuta egotea eta biz­ila­gu­nak kalera ez ate­ratzea, ekitaldiak irau­­­ten duen bitartean. Ho­rrez gain, gogoratu na­hi dute 16 urtetik beherakoek ezin du­tela so­­ka­muturran parte hartu.

HONDAKIN BILKETA
Jaiak direla eta, ekainaren 27ra ar­te, Kaxko eta inguruan hondakin bil­ketako eguna al­datuko da. Hon­da­kinak egu­er­diko 12:30etatik 14:00­­­etara ate­ra beharko dira, eta or­du horretatik aurrera saihestu be­har da, edukiontziak kalean uz­tea.

ERRESPETUZKO TRATUA
Udaletik gogoratu nahi dute jai osasuntsuak bizitzeko besteekiko errespetua izatea eta arduratsua izatea ezinbestekoa dela. Ezinbestekoa da jaietan lanean ari den jendearekiko errespetua baita jaiak ospatzen ari den jendearekiko errespetua ere, sexu batekoa edo bestekoa izan, jatorri bat zein bestea izan eta sexualitatea era batera edo bestera bizi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!