Karen Ortiz de Guineak hartua dio neurria Axeri Bilari. Emakumeetan azkarrena izan zen hernaniarra, 00:38:45eko denbora eginda. Mutiletan, zortzi minutu gutxiago behar izan zituen Unai Señoran irurarrak, 9 kilometroak egiteko, 0:30:37. Maila berean, Eduardo Pavon izan zen aurreneko hernaniarra, 0:31:08ko denbora eginda. 275 korrikalarik hasi eta bukatu zuten atzo Axeri Bila lasterketa. Argazki eta bideoak ikusgai daude www.kronika. net web orrian.