Trikitixa, bajua, pianoa, eskusoinua, bateria... bakarka eta taldeka, ondoen dakiten moduan agurtu zuten ikasturtea Doinu Zale musika eskolako ikasleek. 60tik gora musikarik hartu zuten parte azken kontzertuan, eta 35 abesti inguru jo zituzten, kurtso osoko lana
saio batean borobilduz. Orain deskantsurako garaia dute, irailari
indarrean ekiteko!