«Eskerrak sari hau lortzen lagundu didaten guztiei»

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 22a, 02:00

Luis Telleria Hernaniar Bikaina izendatu zuen Xalapartak.

Hernaniar Bikaina da Luis Telleria atzotik. Hala izendatu zuen Xalaparta elkarteak, be­re 32garren urteurren eki­taldian. Emozionatuta azal­du zen Telleria, eta sari hori ja­sotzeko lagundu dioten guz­ti­ei eskaini zien: «bereziki, fa­mi­liari eta amona Agedari, bera zelako enkargu guztietaz arduratzen zena».
Omenaldia borobiltzeko, bere ibilbide luzeari errepasoa eman zioten, eta harentzat idatzitako hiru bertso kantatu zizkioten. Bertsoen bukaera, hauxe: «merezi duzu, inork merezitzekotan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!