Kadete hernaniarrak bigarren, finala irabazita

Kronika - Erredakzioa 2014ko eka. 22a, 02:00

Labakak eta Erasunek 22-9 irabazi zuten, Huarteren kontra.

Berria txapelketako bigarren postua lortu dute Hernaniko kadeteek, Labakak eta Era­sunek. Kiroldegiko frontoian jo­katu ziren atzo finalak, eta herriko bikoteak irabazi be­harra zeukan, bigarren amai­tzeko. Ederki bete zuten lana, eta partidu borobila jokatu zu­ten. Azkenean, erraz ira­ba­zi zuten Huar­teko bikotearen kontra, 22-9.

Erregulartasuna, gakoa
Luzea izan da Berria txa­pel­keta. Martxoan hasi zen, eta 15 astez aritu dira pelotariak lehian. Txapelketa osoan zehar erakutsitako erregular­tasunak eman dio saria Her­na­niko bikoteari. Finalean izateko, Oberena, Markina eta Lemoa taldeak kanporatu zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!