Bakoitzak bere beharren arabera euskera ikasteko aukera izango du udan ere, AEK euskaltegian. Eskaintza zabala jarri dute Hernani eta Astigarragan. Klaseak bi hilabetetan izango dira: uztaila eta iraila.
Autoikaskuntza, aukeretako bat
EGA edo Haberen titulua atera nahi dutenentzat Autoikaskuntza sistema da egokiena. Urriko azterketak lantzeko aukera izango da uztailean eta irailean emango dituzten saioetan. Autoikaskuntza sistemarekin, ikasleak astean behin joan behar du klasera. Horrez gain, tutorearekin astero elkartu behar du ikasleak, ikasketa prozesuak jarraipen bat izan dezan. Eta Autoikaskuntza sistema izaki, etxean egiten diren lanek dute pisu haundiena.
Autoikaskuntza sistema malgua da, eta beraz, ikasleak berak aukeratu dezake zein ordutegi datorkion ondoen.
Klaseak, azterketak lantzeko
Ikasketa tradizionala nahiago dutenentzat klaseak ere izango dira uztailean eta irailean. Azterketak lantzeko taldeak osatuko dituzte.
Kurtsoan ikasi dutena galdu nahi ez duten ikasleentzat aukera ere izango da udan. Izan ere, mintzamen taldea antolatu dute, euskeraz hitz egiteko aukera izan dezaten.
Eta maila baxuko taldea ere izango da bi hilabete hauetan, denek izan dezaten euskera ikasten hasi edo ikasitakoa mantentzeko tartea.
Ikastaroak, diruz lagunduta
Ikastaroetan parte hartzen duten ikasleek dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute. Laguntza hori Hernaniko Udalak ematen du.
Izen ematea, zabalik
Parte hartzeko izena eman beharra dago: hernani@aek.org edo 607 592 864
«Egin topa San Joanetan Hernanialdeko AEKko txosnan»
AEKko txosna zabalik da atzotik.
.Beste urtebetez, txosna jarri du Tilosetan Hernanialdeko AEKk. Gainontzeko txosnekin batera, zabalik dago atzo iluntzetik. Aurtengo edizioan edariak soilik emango ditu AEKk, eta afari eta gosarietarako txosna Dobera-Kronikak jarri du, aldamenean.
Ostiralera arte, zabalik
Txosna iluntzeko 20:00etan zabalduko dute, egunero, eta giro onaz gozatu nahi duten herritar guztiei egin diete dei, bertara gerturatu eta euskeraz gozatzera»